Atxondoko Udalak jubilatuen etxeko tabernako zerbitzua esleitu du

Anboto 2023ko urt. 9a, 11:31

Ez da udalak esleitu duen zerbitzu bakarra. Ludotekako zerbitzua ere esleitu dute.

3.000 euroan esleitu du Atxondoko Udalak jubilatuen etxeko tabernako zerbitzua. Udaletik jakitera eman dutenez, zerbitzua bi urterako esleitu da eta beste urtebete luzatzeko aukera egongo da. "Udalak zerbitzua hobetzeko inbertsioa handia egin du eta pozten gara espazio honek berriro ateak irekiko dituelako. Hilabete askotako lana izan da, baina azkenean merezi izan du", azpimarratu dute udal iturriek. 

Jubilatuen etxeko tabernako zerbitzua esleitzeaz gain, ludoteka zerbitzuaren kontratua ere esleitu dutela argitaratu du udalak. Kontratu hau zortzi hilabetetarako izango dela jakitera eman dute. Behin kontratu hori amaitzean, ludotekako eta Haurreskolako eraikina eraberritzea aurreikusita dago. 

Ludoteka astelehenetik barikura egongo da irekita, 16:30etatik 18:30era. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!