Konorte, Ainke eta DJ Nausi zapatuan Atxondoko Gaztetxean

Abenduaren 17rako egitaraua antolatu dute Atxondoko Gaztetxean. 

Azken urteetan itxita egon ostean, zapatuan ateak zabalduko ditu Atxondoko Gaztetxeak. 22:00etan zabalduko ditu ateak Gaztetxeak afariagaz. 22:30ean Konorte eta Ainke taldeen kontzertuak egongo dira eta 1:00etan DJ Nausi. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!