Atxondon nekazaritza eta artisautza azoka egingo dute abenduaren 4an

Anboto 2022ko aza. 29a, 13:00

Abenduko lehenengo domekan jai giroa izaten da Atxondon, Apatamonasterioko plaza inguruan hain zuzen ere, eta aurten ere horrela izango.  Abenduaren 4an, XXV. Nekazaritza eta Artisautza Azoka egingo dute bertan, goizean hasi eta eguerdira bitartean. 

Aurreko urteetan lez, azoka honetan artisauen lanei eta inguruko nekazarien produktuei tokia egingo zaie aurten ere. Guztira, 12 postu egongo dira baserriko produktuekin eta beste 12 artisauen lanekin. Atxondoko Udaletik alkatetza dekretu bidez jakinarazi dute azokan ez dela ganadurik edo abererik egongo. 

Azokara bertaratzen diren bisitariek jateko aukera ere izango dute, lumagorri oilaskoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!