Atxondoko Udalak ludoteka zerbitzua lehiaketa publikora aterako du

Anboto 2022ko aza. 10a, 11:19

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 16ra arte egongo da zabalik. 

Atxondoko Udalak ludotekaren zerbitzua lehiaketa publikora atera du. Udaletik jakitera eman dutenez, kontratua abenduaren 1etik 2023ko uztailaren 30era arte luzatuko da eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren 16ra arte egongo zabalik. 

Kontratuaren aurrekontua 9.917,28 eurokoa da (BEZik gabe). 

Pleguetan jasotzen den bezala, ludoteka astelehenetik barikura ireki beharko da, 16:30etatik 18:30era. Alde horretatik, pertsona edo erakunde esleipendunak espazioa kudeatu eta dinamizatu beharko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!