Atxondok abenduaren 4an ospatuko du XXV. Nekazal eta Artisau azoka, eta dagoeneko bertan parte hartzeko epea irekita dago. Hori horrela, abenduko lehen domekako azokan bere produktuak saldu edo erakutsi nahi dituen nekazari zein artisauak aurrez izena eman beharko du. Izen ematea dagoeneko zabaldik dago, eta aukera egongo da azaroaren 25era bitartean. Udal bulegoetan zein azoka@atxondo.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke.