Atxondoko Udalak lehiaketa publikora aterako du Jubilatuen Etxearen tabernaren kudeaketa. Udaletik jakitera eman dutenez, taberna berriatuaren ustiapen-zerbitzua 2.399 eurokoa da, hau da, hilero 165,28 euro (gehi BEZa). Kontratuak urtebeteko epea izango du.
"Deialdia edozein pertsona edo enpresari dago irekita, baina Atxondoko Udaletik atxondar guztiei dei egin nahi diegu. Zehazki, tabernaren kudeaketa bere gain hartu nahi duten Atxondoko bizilagunei", azaldu dute udaleko arduradunek.
Horrez gain, interesatuek proposamenak aurkeztu aurretik instalazioak bisitatzeko aukera izango dute.