Udazkenari ongietorria egiteko azoka Arrazolan

Maialen Zuazubiskar 2022ko urr. 7a, 12:07

Domekan, urriak 9, azoka egingo dute Arrazolako plazan, udazkenari ongietorria egiteko. Eixu elkarteak antolatzen duen eta Amillena Arrazolako Bentak babesten duen azokak 10:30ean zabalduko ditu ateak, eta bertaratzen direnek inguruko artisau eta sortzaileen lanak ikusi eta erosteko aukera izango dute, 15:00 bitartean. 

Honako artisau hauek dira udaberriari ongietorria egiteko azokan parte hartuko dutenak: Art izar, Kenika jewels, AGTZ printak, Hasi ta Hazi, Kukupraka, Mai mai sorkuntzak, Tartalo, Etxo, Amalur, Joyasjuvillajo eta Celest wild. 

Domekako azoka, gainera, girotuta egongo da. Arrazolan arte sonoro esperimentala egongo da, Victor Hosiren eskutik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!