Kilometro bertikala

[ARGAZKI GALERIA] Naiara Irigoien eta Loic Robert irabazle Anbotoko Kilometro Bertikalean

Anboto 2022ko urr. 1a, 21:21

Oihana Azkorbebeitiak bigarren egin du. Galeria honetan jaso ditugu unerik gogoangarrienetariko batzuk.  (Podiumekoak ez beste argazki guztiak, Unai Olasorenak dira). 

Anbotoko Kilometro Bertikala jokatu da gaur. Mendi korrikalariek Arrazolatik ekin eta Anbotoko tontorrean amaitu dute korrikaldia. Honakoak izan dira sailkapenak: 

Emakumeetan:

1. Naiara Irigoien (47 minutu, 31 segundo)

2. Oihana Azkorbebeitia

3. Verónica Sánchez

Gizonezkoetan:

1. Loic Robert (40 minutu, 45 segundo)

2. Mikel Deuza

3. Aitor Ajuria

Bestalde, kontuan hartu behar da gaurko lasterketa Euskadiko Txapelketan integratuta dagoela. Gaurkoaren ostean, honela dago Euskadiko Txapelketaren sailkapena:

Emakumeetan:

1. Naiara Irigoien.

2. Oihana Azkorbebeitia

3. Maite Zabaleta

Gizonezkoetan:

1. Aitor Ajuria.

2. Javi Goitia

3. Markel Urigoitia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!