Jauregi auzoa berrurbanizatzeko 464.000 euro bideratuko ditu Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2022ko ira. 22a, 11:32

Lanen helburua oinezkoentzako auzo atseginagoa egitea izango dela jakitera eman du Atxondoko Udalak. 

Datozen egunetan Apatamonasterioko Jauregi auzoko lanak lizitatu eta auzoa berrurbanizatzen hasiko direla jakitera eman du Atxondoko Udalak. Lan hauen helburua "abandonatuta" egon den auzoaren beharrrei erantzutea dela azaldu dute gobernu taldeko kideek. 

Lanen helburua oinezkoentzako auzoa atseginagoa egitea izango da. Berdegune zabalak egingo dituzte, pasealekuak, bankuak, ur-kanalizazio berriak eta autoentzako 55 aparkaleku. Udaletik jakitera eman dutenez, proiektua gauzatzeko auzotarrekin prozesu bat gauzatu dute, eta beraien proposamenak jaso dituzte. 

"Hilabeteetako lana izan da, baina pozik gaude udalak eta bizilagunek auzo hau modu garrantzitsuan hobetzeko lortu duten akordioarekin. Gobernuan sartu ginenean, herriaren beharrak aztertu genituen, ako baiziren, eta horien artean gure helburua zerbitzuak eta auzoak hobetzea zen", azaldu du Xabier Azkarate Atxondoko alkateak. 

Jauregi auzoko berrurbanizazioko argazkia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!