11:00etan hasiko dituzte ekitaldiak. Ordu horretan, jendarteak ebaluaturiko gazta txapelketa, eta ardi eta ahari erakusketa hasiko dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Horrez gainera, ardi txakur txapelketa ikusteko aukera izango dute Axpera bertaraturiko bisitariek. Txakurren saioa 12:00etan hasiko da. Eguna borobiltzeko, ardi-mozte erakusketa ere prestatu dute antolatzaileek. Ardi txakur txapelketagaz batera hasiko da saioa. Eguerdian emango diote amaiera egitarauari, 13:30 inguruan, sari banaketagaz.