Angel Varona eta 'Jai' txakurra garaile Axpen, Euskal Herriko Ardi Txakurren Txapelketan

Ekaitz Herrera 2022ko ira. 19a, 19:00

Lazaro Milikua.

Artzain zallarrak eta txakurrak 344 puntu lortu zituzten. Kepa Ardanza abadiñarrak eta 'Urbi' txakurrak zazpigarren egin zuten 136 puntugaz. 

Zapatuan Euskal Herriko Artzain Txakurren 55. txapelketa jokatu zen Axpen. Angel Varona eta 'Jai' txakurra izan ziren irabazle. Artzain eta txakur bikoteak 344 puntu eskuratu zituen. Bigarren eta hirugarren sailkapenak Jose Mari Jauregi arabarrak eskuratu zituen, proba bi jokatu zituen-eta, txakur banagaz, 'Sua' eta 'Negu' txakurrekin. Partaide guztiak Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako txapelketetako txapeldun eta txapeldunordeak izan dira. Honakoa da sailkapena:

  1. Angel Varona eta 'Jai' txakurra. (Zalla, Bizkaia). 344 puntu.
  2. Jose Mari Jauregi eta 'Sua'. (Ilarduia, Asparrena, Araba) 325 puntu.
  3. Jose Mari Jauregi eta 'Negu'. (Ilarduia, Asparrena, Araba). 323 puntu.
  4. Oihan Basterra eta 'Lau'. (Goiuri, Urkabustaiz, Araba). 282 puntu.
  5. Antonio Alustiza eta 'Ttiki'. (Areso, Nafarroa). 166 puntu.
  6. Javier Zubiaurre eta 'Mendi'. (Mutriku, Gipuzkoa). 151 puntu.
  7. Kepa Ardanza eta 'Urbi'. (Abadiño). 136 puntu.
  8. Aitor Tato eta 'Txato'. (Ataun, Gipuzkoa). 107 puntu.
  9. Jesus Razkin eta 'Mendi'. (Etxarri-Aranatz, Nafarroa). 105 puntu.
  10. Jose Mari Bengoa eta 'Eder'. (Oñati, Gipuzkoa). 99 puntu.
  11. Enrique Mendiguren eta 'Laia'. (Orozko, Bizkaia). 88 puntu.
  12. Jorge Oteiza eta 'Lagun'. (Oronoz-Mugairi, Nafarroa) 73 urte.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!