Atxondoko parke biosasungarria herritarrak erabiltzeko prest

Maialen Zuazubiskar 2022ko ira. 16a, 09:36

Atzo arratsaldean egin zuten inaugurazio ekitaldia. Bertan izan ziren Xabier Azkarate Atxondoko alkatea, Gorka Garate alkateordea, Maria Aranguez zinegotzia eta Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zuzendaria. 

Atxondoko parke biosasungarria prest dago herritarrek erabiltzeko. Kalistenia parke bat, parkour eta skate pista, rokodromoa eta tirolina, besteak beste, jasotzen dituen parkea dagoeneko erabilgarri dago. "Oso pozik gaude kirol-diziplina desberdinak egin ahal izango diren espazio berri honen irekierarekin. Gobernu talde gisa, atxondarren bizi-kalitatea hobetzeko lanean jarraituko dugu, lehen egunetik egin dugun bezala", azaldu du Xabier Azkarate alkateak. 

Bestalde, Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zuzendariak aire zabaleko kirol-jardueren parkea Atxondo eta inguruetarako espazio potentzial bat dela azaldu du,  "eta herritarrak bertan kirola egitera animatzen ditut". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!