Zapatuan, irailak 17, 55. Euskal Herriko ardi txakurren txapelketa ospatuko da Atxondon. Iazko edizioa, 54. Euskal Herriko ardi txakurren txapelketa Garain egin zuten arren, aurten berriro ere Axpen egingo dute, eliza osteko landetan.
Partaide zerrenda Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako txapelketetako txapeldun eta txapeldunordeek osatuko dute. Hauek izango dira Elizburuko landetan lehiatuko direnak:
- Kepa Ardaza, Urbi txakurrarekin (Abadiño - Bizkaia)
- Enrique Mendiguren, Laia txakurrarekin (Orozko - Bizkaia)
- Angel Barona, Jai txakurrarekin (Zalla -Bizkaia)
- Jose Maria Jauregi, Negu eta Sua txakurrarekin (Illarduia - Araba)
- Oihan Basterra, Lau txakurrarekin (Goiuri - Araba)
- Javier Zubiaurre, Mendi txakurrarekin (Mutriku - Gipuzkoa)
- Jose Maria Bengoa, Eder txakurrekin (Oñati - Gipuzkoa)
- Aitor Tato, Txato txakurrarekin (Ataun - Gipuzkoa)
- Antonio Alustiza, Ttiki txakurrarekin (Areso -Nafarroa)
- Jorge Oteiza, Lagun txakurrarekin (Oronoz - Nafarroa)
- Jesus Raskin, Mendi txakurrarekin (Etxarri Aranaz - Nafarroa)