Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta pumptrack ikastaroa eskainiko dute irailaren 17an Atxondon. Udaletik jakitera eman dutenez, ikastaroa doakoa izango da. Ikastaroa bi zatitan banatuta egongo da, lehenengo zatia esperientziarik gabeko pertsonentzat edo hasi berrientzat izango da, bigarrena berriz, hobetu nahi dutenentzat izango da.
Ikastaro hauetan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa izango da. Ikastaroa emateko gutxinez 6 pertsonak eman beharko dute izena. Eta taldeak gehienez 20 lagunekoak izango dira.