Behargin bat zauritu da Atxondoko enpresa batean izandako lan istripuan

Anboto 2022ko abu. 23a, 11:50

Langilea Galdakaoko ospitalera eraman dute. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeko 05:20ak aldera lan istripua egon da Atxondoko enpresa batean. Langileak kolpea jaso du saihetsetan. Larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute langilea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!