BI-3336 errepidea hiri-zeharbide bihurtzeko lanak amaitu dituzte Atxondon

Anboto 2022ko abu. 9a, 11:52

Lanek zazpi hilabete iraun dute, eta aste hauetan zenbait erremate egingo dira, eta uda ostean lorezaintzako lanak.

Zazpi hilabeteko obren ondoren eta "aurreikusitako epearen barruan" amaitu dira BI-3336 errepidea Atxondoko udalerrian hiri-zeharbide bihurtzeko lanak, Atxondoko Udalak ohar batean informatu duenez. Datozen asteetan egingo diren erremate batzuk eta uda ondoren gauzatuko diren lorezaintzako lanak falta diren arren, lanak "amaitutzat" eman dituzte. Guztira, 716.650,45 euroko inbertsioa egin da, Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduta.

Iazko uztailean eman zioten argi berdea proiektu horri, 800.000 euroko aurrekontuarekin. Lanak amaituta eta urte askotako negoziazioen ondoren, egungo Gobernu Taldeak herriko bidegurutze "arriskutsuetako" bati "irtenbide integrala" ematea lortu duela nabarmendu dute, Irubiden biribilgune bat jarriz, oinezkoen zein trafikoaren segurtasun iraunkorragoa indartzeko. Horretaz gain, errepidearen bi aldeetako espaloiek udalerriaren irisgarritasun, mugikortasun eta komunikazio "handiagoa" lortu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!