Etxebarri jatetxea, Munduko seigarren jatetxe onena

Maialen Zuazubiskar 2022ko uzt. 19a, 08:12

World´s Best 50 Restaurants erakundeak bart iragarri du Munduko jatetxerik onenen zerrenda.

The World´s Best Restaurant sailkapenaren arabera, Bittor Arginzonizen Etxebarri jatetxea munduko seigarren jatetxerik onena da. Munduko jatetxerik onena Danimarkako Geranium jatetxea izendatu dute, eta honen atzetik sailkatu dira, Central (Lima), Disfrutar (Bartzelona), DiverXO (Madril) eta Pujol (Mexiko). 

2021ean Arginzonizek zerrenda horretan bertan, hirugarren postua eskuratu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!