Igerilekuetan “ekintza bandalikoak” egin dituztela salatu du Atxondoko Udalak

Anboto 2022ko uzt. 12a, 18:45

Ezezagunek igerilekuetara gauez sartu, eta kalteak eragin dituztela salatu du Atxondoko Udalak. Ertzaintzari “zaintza areagotzeko” eskatu dio udalak, baita ere. 

Gertaera hauen ondorioz, “zerbitzu berriak” ezartzea “ezinezkoa” dela salatu du udalak ohar berean. Atxondoko igerilekuek ez dute taberna zerbitzurik aurten, lizitaziora atera ostean inor ez zelako aurkeztu. Gabezia hori erantzuteko, “vending makinak” ezartzeko aukera aztertzen zebilen erakundea. “Ekintza bandalikoek eta pertsona batzuen gizalegerik ezak asko zailtzen dute zerbitzu berri hori martxan jartzea, eraso gehiago jasan ditzakte eta”, azaldu du Atxondoko Udalak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!