78 urteko pertsona bat erreskatatu dute Anboto mendian

Anboto 2022ko uzt. 8a, 17:06

Istripua 14:00ak aldera gertatu da. Mendian jausi eta bizkarrean min hartu du mendizaleak. 

Ertzaintzaren Larrialdi Zerbitzuek 78 urteko mendizalea erreskatatu dute Anboton. Gizonezkoa “Arrazola inguruan” jausi da, mendian oinez zebilela. Mendizalea egon den lekura ailegatzeko zailtasunak zeudela eta, Larrialdi zerbitzuek helikopteroz egin dute erreskatea. Biktima Galdakaoko ospitalera eraman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!