25 urteko mendizale baten bila dabiltza Anboton

Anboto 2022ko eka. 24a, 08:27

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 20:30 inguruan jaso zuten deia. Orduz geroztik mendizalearen bila dabiltza. 

Atzotik 25 urteko gazte bat desagertuta dago Anboton. Larrialdi zerbitzuek 20:30ean jaso zuten abisua. Orduz geroztik Ertzaintza, erreskate taldeko txakurrak, suhiltzaileak eta Gurutze Gorria lanean dabiltza. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!