Gaur zabalduko dituzte Atxondoko igerilekuak; udan hainbat ekintza egongo da bertan

Anboto 2022ko eka. 24a, 10:00

Atxondoko igerilekuak gaurtik, ekainak 24, irailaren 4ra bitartean egongo dira zabalik. Instalazioak astelehenetik domekara egongo dira zabalik,11:00etatik 21:00etara bitartean. Atxondoko Udaletik jakinarazi dute aurten ez dela hitzordua aurrez hartu beharko. 

Udako jarduerak igerilekuetan
Atxondoko igerilekuetan aurtengo udarako hainbat jarduera antolatu dituztela ere jakinarazi dute udaletik; ur jarduerak tarteko. Uztailaren 8an, 11:00etatik 14:00etara, uretako puzgarrien festa egongo da eta uztailaren 12an, 26an eta abuztuaren 23an haurrentzako tailerrak egongo dira. Abuztuaren 11n, 11:00etatik 14:00etara, uretako puzgarrien festa egongo da berriro, eta irailaren 4an uda amaierako festa egingo dute, 17:00etatik 20:00etara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!