18:00etan txopo txikia jasoko dute. 19:00etan, kalejiraren ondoren, txopoa altxatuko dute. Gero, herriko talde edo elkarte batek pregoia botako du. Kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera izango dute plazan.
Pilota partiduak
Bengoetxeak eta Azanzak Xala eta Pascual izango dituzte aurrez aurre ekainaren 30ean jokatuko duten partiduan. Eta Maialen Garciak eta Jaione Escribanok osaturiko bikoteak Naroa Jaio eta Ane Diez izango ditu aurkari.
Jaietako ekitaldirik berezienetariko bat Atxondo Harrera Herria elkarteak plazan antolatuko duen ipuin kontaketa izango da. Itxaso Basauri ipuin kontalariak errefuxiatuen errelatoan oinarrituriko kontakizun bat azalduko du.
Uztailaren 2an Mozorro Eguna ospatuko dute. Eguerdian kuadrillen paellek beteko dute frontoi ingurua; mozorroa jantzita prestatuko dituzte paellak, zelan ez. Gauean kontzertuek plazako giroa piztuko dute. Jaimones, State Alerta eta Keike taldeak igoko dira oholtzara.
Uztailaren 3an amaituko dira jaiak, egun osoko egitarauagaz. Goizean artisau eta nekazari azoka egingo dute plazan. 13:00etan, Amillenaren eskutik, pintxo dastatzea izango da. 19:00etan, Olinda taldearen kontzertuagaz batera, taloak banatuko dituzte eta txopoa kenduko dute.