Atxondoko jaiak

Los Tenampas taldea gonbidatuta Mexikar Eguna antolatu dute ekainaren 25erako Axpe auzoan

Aurten egitarau berezia antolatu dute Axpeko San Juan jaietarako. San Juan bezperan, ekainaren 23an, txopoa jasoko dute, eta, ondoren, San Juan suak egingo dituzte. Amaitutakoan, berakatz zopa eta txokolatea banatuko dituzte.

Mexikar Eguna
Ekainaren 24an, egun osoko egitarauaren ondoren, Estutu eta Fito Skins taldeek kontzertua joko dute. Gero, DJ Bullek musika ipiniko du, goizaldera arte. Ekainaren 25erako, Mexikar Eguna antolatu dute Axpe auzoan. Erretratukola ipiniko dute mexikar jantzita doazenen irudiak hartzeko. Herri bazkariaren ondoren, bingoa eta mus txapelketa egingo dituzte. 21:00etan, Los Tenampas mariatxi talde nafarrak kontzertua emango du. Mexikar jantzirik onenarentzat sari berezia egongo da, eta, afaltzeko, tako mexikarrak salgai egongo dira. Txosnan mexikar gaua karaoke eta guzti egingo dute. 

Jaiak ekainaren 26an amaituko dira. Goizean zehar, inguruko artisauen erakusketa egingo dute. Mezaren ondoren, Atxondoko Andasto dantza taldeak erakustaldia egingo du. Eguerdian, mus txapelketa amaituko dute. Arratsalderako, umeen jolasak prestatuko dituzte. Txokolatadagaz amaituko dituzte jaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!