Barikuan zabalduko dituzte Atxondoko igerilekuak, udarako hainbat ekintzekin

Anboto 2022ko eka. 21a, 11:00

Ekainaren 24tik irailaren 4ra bitartean zabalik egongo dira Atxondoko igerilekuak. Instalazioak astelehenetik domekara egongo dira zabalik 11:00etatik 21:00ak bitartean. 

Gainera, aurtengo udarako Atxondoko igerilekuetan hainbat jarduera antolatu dituzte.

  • Uztailak 8 (11:00-14:00)Uretako puzgarrien festa
  • Uztailak 12 (11:00-14:00)
    Haurrentzako tailerrak
  • Uztailak 26
    Haurrentzako tailerrak
  • Abuztuak 11 (11:00-14:00)
    Festa uretako puzgarriak
  • Abuztuak 23 (11:00-14:00)
    Haurrentzako tailerrak
  • Irailak 4 (17:00-20:00)
    Uda amaierako festa
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!