Atxondoko EH Bilduk herri barruan ibilgailu astunak sartzea debekatzen dituen kartelak jartzeko eskatu dio udalari

Anboto 2022ko eka. 16a, 15:44

Atxondoko EH Bilduk prentsa oharra bidali du "udalak AHTren lanetako kamioiekin duen pasibotasuna" salatzeko.

Horrez gain, EH Bildukoek "behingoz debeku-seinaleak jartzeko" eskatu diote udal taldekoei. "EH Bilduk, herritarrek eta Atxondoko gurasoek egindako presioaren ondorioz, udalak ia 15.000 euro gastatu zituen txosten juridiko batean, eta bertan udalak trafikoa antolatzeko ahalmena duela ageri zen, zehazki ibilgailu astunen trafikoa. Baina, egunero dozenaka kamioi ibiltzen dira gure kaleetan eta behingoz debeku-seinaleak jar ditzala eskatzen dugu", azaldu dute EH Bildukoek. 

Bestalde, azken osoko bilkuran, ekainak 7, egoerari buruz galdetu zietela eta "debeku kartelak errepideko lanak amaitzen direan jarriko direla" esan zietela jakitera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!