Atxondoko jaiak

[EGITARAUA]: Jaimones, State Alerta eta Keike taldeen kontzertuak, besteak beste, Apatako jaietan

Maialen Zuazubiskar 2022ko eka. 16a, 10:06

Artxiboko irudia.

Apatamonasterion San Pedro jaiak ospatuko dituzte ekainaren 26tik uztailaren 3ra bitartean. Txopo ekainaren 28an jarriko duten arren, ekainaren 26an mendi martxagaz hasiera emango diote jai egitarauari. 

Ekainak 26, domeka

  • 09:00 Mendi martxa, plazatik. Amaieran, luntxa Axpeko jaietan.

Ekainak 28, martitzena

  • 18:00 Txopo txikiaren apainketa gaztetxean.
  • 19:00 Irubidetik kalejira trikitilariekin. Denok plazara txopoa altxatzera. 
  • Ostean, pregoia eta kontzertu akustikoa plazan.

Ekainak 29, eguaztena

  • 10:00 Diana txistulariekin.
  • 12:30 Meza.
  • 18:30 Andasto dantza taldearen dantza emanaldia frontoian.
  • 20:00 Panoli kabareta ikuskizuna Ganso&Ciaren eskutik, plazan. Publiko guztiarentzat.

Ekainak 30, eguena

  • 12:30 Hamaiketakoa herriko nagusientzat. Goi Begoi elkartean (izen-ematea 676 604 788 telefonoan, ekainaren 24a baino lehenago).
  • 19:00 Pintxo-potea txosnan.
  • 19:30 Pilota partiduak frontoian:
    Maialen Garcia eta Jaione Escribano – Naroa Jaio eta Ane Diez
    Bengoetxea eta Azanza – Xala eta Pascual

Uztailak 1, barikua

  • 19:00 Atxondo Harrera Herria elkartearen ipuin kontaketa, plazan.
  • 20:00 Herri afaria plazan: bakailao txapelketa eta patata-tortilla (jai batzordeak mahai-oihalak, ogia eta kafea ipiniko ditu. Beste guztia norberak ekarri beharko du).
  • 23:00 Laiotz taldeagaz erromeria plazan.

Uztailak 2, zapatua

  • 11:30 Igel txapelketa.
  • Eguerdian, kuadrillen paellak (mahaiak, mahaioihalak, aulkiak eta kafea frontoian egongo dira eskuragarri. Ardoa txosnan erosteko aukera egongo da).
  • 17:00 Mus txapelketa herriko tabernan.
  • 17:00 Jolasak ume eta familientzat, plazan.
  • 18:30 Aldats elektrotxaranga kalejiran, plazatik hasita.
  • 22:00 Kontzertuak plazan: Jaimones, State Alerta eta Keike.

Uztailak 3, domeka

  • 11:00-14:00 Artisau eta nekazari azoka, plazan.
  • 13:00 Pintxo dastatzea Amillenaren eskutik, plazan.
  • 19:00etatik aurrera, plazan: Olinda kontzertuan, taloak eta txopoa kentzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!