500 euroko errentarekin berriro ere lehiaketara atera dute Atxondoko igerilekuetako taberna

Maialen Zuazubiskar 2022ko eka. 14a, 15:12

Deialdi hutsik geratu ostean, berriro atera dute lehiaketara publikora. 

Atxondoko Udalak iegerilekuetako tabernaren kudeaketa eta ustiapena berriro ere lehiaketa publikora atera ditu. Udaletik jakitera eman dutenez, lehenengo deialdia hutsik geratu ostean, kanona 500 eurora jaitsi, 1000tik 500era, eta berriro lehiaketara ateratzea erabaki dute.

Ordutegiari dagokionez, 11:00etatik 20:30era zabalik egongo beharko da, kontratuak irauten duen egun guztietan. Horrez gain, taberna edariekin eta jatekoekin hornitu beharko dela azaldu dute, eta, produktu osagarriak eduki ahal izango direla: izozkiak, opilak, litxarreriak eta antzekoak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!