Uda ostean Atxondoko Jubilatuen Etxea zabalduko dute, hainbat hobekuntza eginda

Maialen Zuazubiskar 2022ko mai. 3a, 15:22

Atxondoko Jubilatuen Etxea uda ostean zabaltzea aurreikusten du udalak. Udaletik jakitera eman dutenez, zabaldu baino lehen, ekainean eta uztailean, eraikina hobetzeko eta berau egokitzeko zenbait lan egingo dituzte.

"Itxita egon den bitartean,  balantze bat egin dugu Jubilatuen Etxea berriro irekitzeko beharrezkoak diren beharrizanei buruz", azaldu dute Atxondoko Udaletik. Hori horrela, irisgarritasuna hobetzea eta lokaleko komunak hobetzeak egin beharreko batzuk direla zehaztu dute. Lanok egiteko 30.000 euroko aurrekontua du udalak.

Bestalde,  Atxondoko Udalak aurreko emakidunak zuen 7.000 euroko zorrari ere aurre egin behar izan esan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!