"Itxita egon den bitartean, balantze bat egin dugu Jubilatuen Etxea berriro irekitzeko beharrezkoak diren beharrizanei buruz", azaldu dute Atxondoko Udaletik. Hori horrela, irisgarritasuna hobetzea eta lokaleko komunak hobetzeak egin beharreko batzuk direla zehaztu dute. Lanok egiteko 30.000 euroko aurrekontua du udalak.
Bestalde, Atxondoko Udalak aurreko emakidunak zuen 7.000 euroko zorrari ere aurre egin behar izan esan dute.