AHTren lanetako kamioien jarduna geratu dute hainbat herritarrek Atxondon

Anboto 2022ko api. 29a, 17:21

Atxondoko Udalak ibilgailu astunak herrigunetik ez igarotzeko apirilean onartu zuen dekretua ez duela betearazten salatzeko protesta egin dute hainbat herritarrek. Errepidea blokeatu dute, hain zuzen ere.

"Herritarrak gogaituta eta haserre daude, kamioien joan etorriak eragiten digun ondoeza eta arriskua handiak dira. Egoera honekin amaitzeko hartu behar duen ardura hartzea eta egin beharrekoak berehala egiteko eskatzen diogu udalari", adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!