326.000 euro Atxondon parke osasungarria egiteko

Maialen Zuazubiskar 2022ko api. 7a, 13:19

Parke berriak kalistenia parkea, parkour pista, rokodromoa eta tirolina izango ditu. 

Atxondoko Udalak 326.000 euroan esleitu ditu Barraskiko parke osasungarriko lanak. Udaletik jakitera eman dutenez, 207.000 Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko du eta gainerakoa, 119.000 euro udalak ordainduko du. Lau hilabeteko epean amaituta egotea aurreikusten dute. 

Barraskiko Pump track-aren ondoan egongo den guneak 5.020 metro koadro izango ditu eta kalistenia parkea, parkour pista, rokodromoa eta tirolina hartuko ditu. 

Bestalde, azken aurrekontu parte hartzaileetako proposamenei erantzunez, Ziarreta kalean kirol anitzeko gune bat egokituko dute, 2.070 metro koadroko azalera duena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!