Hamadako Izarrak, sukaldean laguntzeko boluntario bila

Anboto 2022ko api. 6a, 13:58

Urte biko etenaren ondoren, pandemiak horrela eraginda, ume sahararrek berriro ere Euskal Herrira etortzeko aukera izango dute eskualdeko hainbat elkarteren laguntzagaz.

Hamadako Izarrak elkartearen eskutik aurten 12 ume etorriko dira Atxondora, Axpen dagoen aterpetxera. Hamada Izarrak boluntario bila dabil sukaldean laguntzeko eta ume horiei jaten ematen laguntezko. Interesa dutenek edo informazio gehiago gura dutenek hamadakoizarrak@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

8 urteko umeak
Aurten datorren haur taldea berria da, lehenengoz datoz Euskal Herrira. Garazi  Etxebarria elkarteko kideak azaldu duenez, aurten 8 urteko umeek hartuko dute ostatu Axpen. Durangaldera ekain amaieran heltzea aurreikusten dute, eta hile bian egongo dira bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!