Iheslari eta deportatuen egoerari buruz hausnarketa egin eta jendartean egoera ikustarazteko Atxondon Elkartasun Eguna egingo dute. Atxondoko Ezker Abertzaletik jakitera eman dutenez, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatzeko eguna izango da.
11:30ean Mikel Korta eta iheslari ohi batzuekin hitzaldia egongo da. Ostean 14:30ean babajana egingo dute eta 18:00etan mobilizazioa.