Bost euroko deskontu bonuak banatuko ditu Atxondoko Udalak

Anboto 2022ko mar. 14a, 11:33

10.000 euroko diru partida bideratu du Atxondoko Udalak. Bost euroko deskontu bonuak martxoaren 15etik izakinak agortu arte jaso ahalko dira udaletxean. 

Herriko merkataritza biziberritzen jarraitzeko asmoz, Atxondoko Udalak deskontu bonuen kanpaina berri bat jarriko du martxan. Kanpaina honetarako 10.000 euroko diru partida bideratu du Atxondoko Udalak, eta bertatik jakitera eman dutenez 5 euroko deskontu-bonoak doan banatuko dituzte herritarren artean. Pertsona bakoitzak bonu bi eskuratu ditzake. 

"Duela bi urte erabaki genuen deskontu-bonuen kanpaina bat abian jartzea, pandemiaren ondorio ekonomikoak nolabait arintzen laguntzeko, baina uste dugu horrelako ekimenak egonkortzen jarraitu behar dugula", azaldu du Xabier Azkarate alkateak. 

Bonuak kanpainari atxikitako saltoki eta establezimenduetan trukatu ahalko dira, 10 eurotik gorako erosketetan. 

Kanpainara atxikitutako establezimenduak
Martxel harategia
La Kompra
Kiosko Atxondo
Aitzpe
Asun ileapaindegia
Alboan psiko gunea
Arrieta farmazia
Olazabal azpikoa
Gazte Lekua
Penalty
Amillena 
Tope

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!