Atxondoko Udalak kirol-parke, parke biosasungarri berri bat eraikintzeko proiektuaren berri eman du. Udalatik jakitera eman dutenez, gune berri honek kalistenia parke bat, parkour pista bat, rokodromoa eta tirolina izango ditu. Horrez gain, teniseko egungo pista ere egokituko dutela azaldu dute.
"Atxondori kirol instalazio bat eman nahi diogun, adin eta talde ezberdinetara egokituko dena. Kirol-instalazio berri horiek oinezkoentzako bide batekin lotuta egongo dira eta kirol-instalazio guztiak bateratuko ditu. Proiektu garrantzitsu eta berritzailea da, iaz abian jarri zen proiektuarekin bat egiten duena, hain arrakasta handia izaten ari den pump-trackagaz", azaldu du Xabier Azkarate alkateak.
Lanek 400.000 euroko aurrekontua dute eta horietatik 207.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko ditu.
EH Bilduren abstentzioa
Proiektua martitzeneko osoko bilkuran onartu zuten EAJren aldeko bozkegaz. EH Bildu, berriz, abstenitu egin zen. "Proiektua ondo ikusten dugu, baina uste dugu prozesu parte hartzailea bat egin beharko zela. Herritarrekin kontsultatzea ezinbesteko ikusten dugu, guraso taldeagaz eta kirol taldeekin", esan zuen Ane Intxausti bozeramaileak.