Azken asteetan Atxondoko herri basoetan egindako entresakaren ondorioz, udalak hainbat egur sorta lortu ditu eta horiek zozketa bidez banatuko ditu. Udaletik jakitera eman dutenez, 15 estereoko 6 sorta zozkatuko dira.
Zozketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da herrian erroldatuta egotea edo bertan jardueraren bat izatea. Interesdunek martxoaren 1etik 15era bitartean eman beharko dute izena udaletxean. Zozketa martxoaren 18an egingo da, 12:30ean, udaletxean.