Aste honetako Herriko Eskolako eta liburutegiko eguzki plakak jartzen hasi dira Atxondon. Udaletik jakitera eman dutenez, instalazio hauek energia fotovoltaikoko lehen bi instalazioak dira, eta elektrizitate fakturetan %50 aurreztea ekarriko dute. Guztira 87 eguzki-plaka jarriko dituzte: 21 plaka liburutegian, hegoaldera begira. Eta 66 plaka Herri Eskolan, hauek teilatuaren bi aldeetan.
Lan hauek egiteko 48.085 euro inbertituko ditu Atxondoko Udalak, eta neurri batean, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza bati esker ordainduko dute.