"Orain dagoen hesia mugitu eta eskola ondoan dagoen lursaila, belarra dagoena, eskola eremuan sartzea da gure eskaria", azaldu du Atxondoko Ikasleen Guraso Elkarteak prentsa oharraren bitartez. "Gaur egungo eskolako patioa hormigoia da oso-osoan eta lursail hori eskola ondoan egotera erabili egin ahal izango litzatekeela uste dugu", gaineratu dute Guraso Elkartekoek.
Udalaren erantzunik ez
Bestalde, Guraso Elkarteko kideek azaldu dute "harrituta" daudela udalagaz. "Herriko Eskola lehentasun bat dela azaldu dute behin eta berriro albisteetan, eta lanean dabiltzala eskola bultzatu eta hobetzeko. Baina eskaera hau orain urtebete inguru egin genuen eta oraindino ez dugu erantzun ofizialik jaso", azpimarratu dute.
Hori horrela, udalak hesia mugitu gura ez badu, horretarako baimena gurasoei eurei emateko eskatu dute. "Prest gaude lan hau guk geuk egiteko", esan dute Guraso Elkartekoek.