Eukaliptoen aurkako herri ekimena sortu da Atxondon, eukaliptoaren landaketagaz amaitzeko. Plataformako kideek ANBOTOri azaldu diotenez, Axpe inguruan egingo den landaketa galarazteko sortu dute herri ekimena. "Baso lurrak erosi eta eukaliptoak landatzeko helburua duen Kantabriako enpresa bat Atxondora etorri da, bertako basoetan eukaliptoak dakarren epe ertaineko ondorio larriak zabaltzera", salatu dute.
Gainera, taldearen helburua basogintza "eredu berri bat" saretzea eta eukaliptoa geratuko duen "herri olatu bat" sortzea da.
Horrez gain, herri mugimenduko kideek Atxondoko Udalaren baso politika ere salatzen dute. "Oposizioaren eta herri mugimenduaren iniziatibaz hartutako erabakia aurrera eramateko eskatzen diogu udalari, eukalipto landaketa basatiak gelditzeko".