Atxondarrak arduratuta, azken asteotan gertatu diren lapurretengaitik

Maialen Zuazubiskar 2021ko abe. 23a, 10:30

Azken asteotan ardura da nagusi Atxondoko herritarren artean. Ia egunero lapurretak gertatu dira herrian, eta herritarrak oso arduratuta daude egoera horregaz.

"Azken asteotan hainbat lapurreta egin dute; etxeetako hainbat garajetan sartu dira, baita lonja eta kamaroteetan ere. Hainbat autotan ere ostu dute, baita kioskoan ere", azaldu du Xabier Azkarate Atxondoko alkateak. Horrez gainera, farmazian ere sartzen ahalegindu direla esan du alkateak.

"Ertzaintzagaz hartu-emanetan gaude. Arduratuta geundela adierazi genien eta eurekin batzartu gara. Egunotan herritik patruilatzen dabiltza, gau eta egun. Badute susmoa lapurra nor den. Ea egoera honegaz laster amaitzen dugun", amaitu du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!