Atxondoko Udalak liburutegia eta Herri Eskola energia elektrikoz hornituko dituen instalazio fotovoltaikoak jarriko ditu abenduan. Liburutegian 21 plaka jarriko dira, hegoaldera begira. Eskoletan, berriz, 66 plaka jarriko dituzte.
"Trantsizio ekologikoarekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa erakusten du jarduera honek. Izan ere inbertsio horrek herrian bi zentzutan modu onuragarrian eragiten du. Alde batetik, aurrezpen ekonomikoa, udal gastua nabarmen murrizuko baita. Bestetik, horrek dakarren energia aurreztea, eraginkortasun energetikoa hobetuko baita, eta ingurumenaren gaineko eragina murriztuko da", azaldu dute udaleko arduradunek.