Datozen asteotan hasiko dira 716.650 eurotan esleitu diren BI-3336 errepideko lanak, Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2021ko aza. 16a, 09:08

Lanen helburua, oinezkoentzako bide atseginagoa izatea da. Lanak Cemosa enpresako sarbidetik Bentaberri baserriko sarbideraino egingo dituzte. 

Atzo goizean egindako osoko bilkuran Atxondoko Udalak BI-3336 errepideko, Elorrio eta Abadiño lotzen dituen errepidea, konpontzeko lanak esleitu zituen. Lanak datozen asteotan hasiko dira eta Fhimasa enpresak egingo ditu 716.650 euroko zenbatekoarekin. Udaletik jakitera eman dutenez, lanak Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko ditu, eta datorren urteko uda bain. lehen amaituta egotea aurreikusten dute. 

Lanen helburua, oinezkoentzako bide atseginagoa izatea da, espaloi eta pasabide goratuegaz. Lan hauek Cemosa enpresako sarbidean hasiko dituzte eta Bentaberri baserriko sarbideraino joango dira. 

"Aste askotako administrazio-prozesuen ondoren, azkenean esleitu dira obrak, eta hainbeste urte borrokan eman ondoren, biribilgunea hilabete gutxi barru eraikiko da, udalerriari sarbide seguruagoak emanez", aitortu du Xabier Azkarate alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!