Atxondoko Udalak bide publikoen inbentarioa aldatu beharko du

Maialen Zuazubiskar 2021ko aza. 4a, 10:28

Atxondoko Udala Bizkaiko Foru Aldundiagaz batu da udalerrian egiten diren landaketak arautzeko. 

Atxondoko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, aurreko legegintzaldian EH Bilduk onartutako bideen inbentarioa berregin beharko dute. "Organo judiazialek proposamena hiru aldiz baztertu ostean, inbentarioa berregin beharko da. Porrot horien ondorioz, udalak 10.000 euro baino gehiago ordaindu beharko ditu kostu eta gastuetan. Ustezko parte-hartze prozesu baten ondoren aurkeztu zen arren, epaileek erakutsi dute inposizioaren zati handi bat bazuela. Gainera, horren ondorioz, udalak prozedura horien kostuak eta gastuak oraindu behar ditu, eta Atxondoko biztanle guztiek ordaindu beharko dute", adierazi dute udal arduradunek. 

Bestalde, udaletik jakitera eman dute Bizkaiko Foru Aldundiko mendi zuzendaritzarekin batu direla, udalerrian egiten diren landaketak arautzeko eta eukaliptoa ez sartzeko. "Gure jarrera da gaiak sakontzea eta lantzea eta erakunde eskudunei gai bakoitzari ematen diogun garrantzia helaraztea, eta egindako bilerek itxaropen handia ematen digute gure eskaerei erantzuteko", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!