"Publiko egin eta salatu nahi dugu Atxondoko Udalaren immobilismo lotsagarria. Udalarentzat maila ezberdinetako herritarrak daude eta horrela jokatzen dute", salatu dute EH Bildukoek.
Oharrean azaldu dutenez, Atxondoko Harrera Taldekoek urgentziazko osoko bilkura bat eskatu zuten gertakariaren berri eman eta gaia kudeatzeko, baina ez da bilkurarik egin. Oposiziotik, berriz, ogasun batzorde baten deialdia eskatu zuten, baina oraindik zain daudela jakitera eman dute. "Alkateari eta bere alderdiari tragedia honen aurrean pausu eta konpromezu politiko zehatzak eskatu dizkiogu. Baina beste alde batera begiratzen dute", jarraitu dute.
Horrez gain, EH Bildutik Atxondoko Harrera taldekoen lana eta herriaren erantzuna txalotu dute. "Beste behin ere Atxondok erakutsi du herria injustizien aurrean ez dela geldi geratzekoa. Herri solidarioa gara eta hau argi gelditu zen joan zen eguztenean. Harrerako kideek egindako deialdiaren ondorioz Apatako plaza jendez beteta ikusi genuen", bukatu zuten.