[BIDEOA] AHTa eraikitzen ari diren kamioien joan-etorria oztopatu dute Atxondon

Anboto 2021ko urr. 25a, 19:57

Hainbat pertsonek protesta egin dute gaur goizean. Atxondoko zebra-bidea gurutzatzen aritu dira etengabe, kamioien joan-etorria trabatzen. 

AHTaren aurkako eragileek sare sozialetan zabaldu dutenez, irudian ikusten den kamioiak buelta eman behar izan du. Ekintzaileek sare sozialetan aurreratu dute "bihar arratsaldean" antzera bateko dinamikak egingo dituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!