[BIDEOA] AHTren lanen ondorioak salatzeko Atxondoko obretako seinaleak zuriz margotu dituzte

Anboto 2021ko urr. 23a, 14:10

Zapatuan Atxondoko AHTren lanengatik horiz zeuden seinaleak zuriz margoztuta agertu dira. Hain zuzen ere, Abiadura Handiko Trenaren lanen eragina salatzeko protseta lez margoztu dituzte, “herria txikitzera etorri eta legez kanpo zeharkatzen duten ibilgailuek sortzen duten kaltea” salatzeko.

Protesta ekimenagaz Atxondoko Udalaren “jarrera pasiboa” salatu gura izan dute, baita ere. “Herriaren nahia ez errespetatzeaz gainera, ez du bere hitza bete. Kamioiak erdigunetik ateratzea eskatzen zuen mozioa aho batez onartu zen arren, ez baitu inolako neurririk hartu”, adierazi dute ekintzaileek ohar baten bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!