Eguenean 28 pertsona zeramatzan patera bat hondoratu zen Cadizen, Trafalgar lurmuturraren inguruan. Hiru lagun bizirik agertu ziren, 10 gorpu aurkitu zituzten eta gainontzekoak desagertuta daude. Atxondoko Harrera Herritik jakitera eman dutenez, hiru atxondarrek zazpi pertsona galdu dituzte asteburuan, itsasoan: bost lehenengusu, emazte bat eta bost urteko semea.
"Atxondoko Harrera Herria elkartean argi dugu hildako pertsona migratzaile horiei heriotza aldez aurretik heldu zaiela, bizitza horiek salba zitezkeelako. Hori dela eta, ondo dakigu pertsona hauek sistemak erailak izan direla", adierazi dute Harrera Herrikoek.
"Egoera eta urraketa hauek egunero gertatzen direla jakitun izan arren, Atxondo Harrera Herritik gogor salatu nahi dugu, are ozenago oraingoan, trajedia honek gure herria bete-betean kolpatu baitu. Izan ere, asteburuan urperatutako patera horretan gure herritarrak diren Bilal, Soufiane eta Sadiken familiek zazpi pertsona galdu dituzte: bost lehengusu, emazte bat eta bost urteko semea", adierazi dute.
Hori horrela, elkarretaratzera deitu dute. Kontzentrazioa urriaren 20an izango da, 19:00etan.