Gaur irekiko dute Atxondoko ludoteka

Anboto 2021ko urr. 18a, 08:41

Eragintza Kultur Erakundea izango da espazioa kudeatzeaz eta dinamizatzeaz arduratuko dena. 

Hainbat astez itxita egon ostean, gaur, urriak 18, zabalduko dute Atxondoko Ludoteka. Udaletik jakitera eman utenez, 16:30etatik 18:30etara egongo da zabalik, astelehenetik barikura. "Joan den urriaren 7an amaitu zen lizitazio-prozesua, dagoeneko esleitu dugu zerbitzuaren kudeaketa, eta urriaren 18tik ekainera arte egongo da zabalik ludoteka", azaldu dute udal arduradunek. 

Zerbitzuaren kudeaketaz Eragintza Kultur Erakundea arduratuko da. Udaletik azaldu dutenez, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat animazio soziokulturalaren arloan eta hezkuntza-aisialdiaren eremuan hainbat jarduera garatzen jarraitzeko helburua dute. "Zerbitzua lizitatzeak eta esleitzeak udal-ludoteka indartzen jarraitzeko aukera emango digu, eta gainera, adin-taldeen araberako alternatibak eskainiko dira". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!