Etxebarri jatetxea, Munduko hirugarren jatetxerik onena

Anboto 2021ko urr. 5a, 21:55

Bittor Arginzoniz sukaldariak, bestalde, Munduko sukaldaririk onenaren saria jaso du. Eneko Atxaren Azurmendi jatetxeak 19. lekua eskuratu du.

World’s Best 50 restaurants’ erakundeak Munduko jatetxerik onenen zerrenda eguneratu du gaur, eta hirugarren lekuan kokatu du Atxondoko Etxebarri jatetxea. Eneko Atxa zornotzarraren Azurmendik, bestalde, 19 lekua jaso du.

Ez dira zerrendako berrikuntza bakarrak izan. Etxebarriko Bittor Arginzoniz sukaldariak Munduko sukaldaririk onenaren saria jaso du Estrella Damm garagardo etxearen Chefs’ Choice Award saria jasota.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!