Aurrekontu horietarako 40.000 euroko partida du Atxondoko Udalak, eta bertatik jakitera eman dutenez, guztira 18 proposamen jaso dituzte. Behin proposamen horiek jasota, orain proiektu horien bideragarritasun teknikoa eta juridikoa aztertuko dituzte.
"Ingurumenarekin, eskola-ingurunearekin, irisgarritasunarekin, kirolarekin eta aisialdiarekin lotutako hainbat proposamen jaso ditugu", azaldu dute udaleko arduradunek. 18 proposamen horietan, ikastetxe eremua hobetzen jarraitzea, txikientzat berdegune berri bat prestatzea, Axpe eta Santixa auzoen arteko oinezkoentzako lotura hobetzea eta basoen erosketan inbertitzea daude, besteak beste.